Dastatze-saoia
Rueda ardo bikaina, goi-mailako gastronomia eta jatorria
Pedro Ballesterosen eskutik, Rueda Ardo Bikainaren sei lagin dastatzeko aukera izango dugu; Ballesteros Dastatzaileen Espainiako Batasuneko zuzendaritzako kidea da, baita Basque Culinary Centre-eko Ardoaren Batzordeko kidea ere.
Goi-mailako gastronomiara bideratutako ardoa da, Rueda Jatorri-deiturako berdejo mahats-barietate autoktonoaren moldakortasuna erakusten duena. Izendapen hori jasotzeko, zenbait baldintza bete behar du Rueda Ardo Bikainak: 30 urtetik gorako mahastietako mahatsez egindakoa izatea, hektarea bakoitzeko gehienez 6.500 kiloko errendimendua izatea, kilotatik litroetarako % 65eko eraldaketa, eta upategian 12 hilabete baino gehiago igaro izana. Azken emaitza antzinako mahastien eta mahastizainen lanaren garrantzia goraipatzen dituen ardoa da, zonako ondarea zainduz eta jatorria defendatuz.