Balear Uharteak
Hizlaria
Maca de Castro
Chefa Maca de Castro* jatetxean (Alcudia, Mallorca, Espainia)
Mallorkarra Espainiako gastronomian bere lekua hartzen joan da, duen pertseberantziari eta diskrezioari esker, lurraldearekin gero eta lotuago dagoen proposamen propio batekin.
Ostalaritzaren munduko familia batekoa da Maca de Castro eta, Arte Ederretako ikasketak egiten hasi zen arren, azkenean sukaldaritzarantz bideratu zuen bere ibilbidea. San Sebastian Gastronomika kongresuan Carme Ruscalledaren hitzaldi batean egon ondoren hartu zuen erabakia, eta hainbat chefen sukaldeetan hartu zuen indarra erabaki hark: bene-benetan miresten duen Hilario Arbelaitz –de Castro bezala, sukaldari lotsatua–, Andoni Luis Aduriz, Arzak, Julian Serrano…
2012an eskuratu zuen lehendabiziko Michelin izarra; orain, gainera, Michelin Izar Berdea ere batu zaio lehendabiziko hari. Alcudiako Maca de Castro* da bere jatetxe nagusia, eta 2020an Andana ireki zuen, Palma de Mallorcako antzinako tren-geltokiaren barruan dagoena. Baina atzerrian ere ekin die beste abentura batzuei: Uruguayn (jatetxe hori ixtea erabaki zuen) eta Düsselforfen (Alemania), 20grad.
Lotsatia da eta ez ditu gustuko fokuak, nahiago du bere sukaldean eta baratzean jardutea. Hantxe biltzen ditu egunero bere platerak prestatzeko behar dituen produktuak.