Hizlaria
Diego Guerrero
Chefa DSTAgE** jatetxean (Madril, Espainia)

Hiriburuko euskaldunik alternatiboena. Diego Guerrero orain dela urteak konkistatu zuen Madril Club Allard jatetxean, eta hortxe jarraitzen du, bere D negozioekin finkatuta.
Diego Guerrero euskalduna da, baina Madrilen ari da izaten arrakasta. Gasteizen jaio zen, baina Madrilgo Las Salesas auzoan lortu du gastronomiaren elitera iristea, DSTAgE jatetxearekin; proiektu erabat pertsonala da, luxua hurbiltasunean eta naturaltasunean oinarritzen duen lekua, eta bi Michelin izar eta hiru Repsol eguzki lortu dituena.
Lehenago, beste bi jaso zituen, Madrilgo Club Allard jatetxean; 2013an utzi zuen proiektu hura, goi-mailako sukaldaritzak beti izan ohi dituen klixe eta protokolo zorrotz guzti horiek gabeko bestelako eskaintza bat aurkezteko.
Bere izpiritu ekintzailearen erakusgarri, Guerrero beste hainbat proiekturen jabe ere bada: DHOUSE, sukaldea bere etxean bertan; DSPOT, sormena, I+G eta ekitaldiak lantzeko erabiltzen duen estudioa; DSPEAK, kartadun bestelako kontzeptu gastronomikoa eskaintzen duen jatetxea; eta DPICKLE ROOM, sorkuntza propiodun koktel-lokala.