Euskadi
Hizlaria
Rafael García Santos
Gastronomia-kritikaria (Donosti, Espainia)
Garcia Santosek zuzendu zuen Lo Mejor de la Gastronomia kongresua, egungo San Sebastian Gastronomikaren aitzindari izan zena.
Santanderren jaio zen García Santos, Donostiara joan zen Zuzenbide ikasketak egitera, eta han murgildu zen kritika gastronomikoaren munduan, 1981ean. Hainbat egunkaritan idatzi zuen gastronomiari buruz (Egin, El Diario Vasco, El Correo, La Verdad), baita aldizkari espezializatu ugaritan ere (Club de Gourmet´s, Vino y Gastronomía, Península, etab.); hainbat irratitan ere kolaboratu izan du (Antena 2, COPE, Intereconomía, Punto Radio eta RNE).
Sukaldaritzako liburuen egilea ere bada: La Cocina Vasca de Ayer, Hoy y Mañana, El Bacalao en la Cocina Vasca eta las Mejores Recetas del Mundo, Gastronomía y Cocina en Navarra, Cocinar por Afición, eta Maritxu, me voy a la Sociedad. Eta 1995ean jarri zuen salgai lehen aldiz Lo Mejor de la Gastronomía gida, urte batzuk beranduago webgune bihurtuko zena: lomejordelagastronomia.com.
Jarduera gastronomiko ugariren sustatzaile izan da, hala nola Gasteizko Goi-mailako Egile-sukaldaritzako Lehiaketa, Bizi Barazkiak Nafarroa Gourmet Kongresua eta Lo Mejor de la Gastronomía Kongresua. Gaur egun, tortilladepatataslomejordelagastronomia.com ataria zuzentzen du, baita Patata-tortillaren Espainiako Txapelketa ere.