Dastatze-saioa
Kanarietako klimen eta lurzoruen aniztasuna
Lur eta klimatologia guztiz desberdinak dituzten bi uhartetan modu berean egindako sei ardo zuriren aurkezpena.
Kanaria Handiko Tamerán eta Tenerifeko Suerte del Marqués upeltegietako ardoak Jonatan Garcíak egiten ditu, ideia berberei jarraikiz eta modu berean, bi uharteetako lurzoru mota, barietatea eta klima errespetatzen saiatuz.
Suerte del Marqués 2006an sortu zuen García familiak Orotavako haranean. Guztira, 20 ardo desberdin egiten dituzte tokiko barietateekin, eta mahastien % 100 txertaka frankoan izanik. Tamerán 2019an sortu zen, David Jiménez Silvaren eskutik. Haren mahastiak Kanaria Handia uhartearen erdialdean daude, hegoaldeko isurialdean, eta 6 ardo desberdin egiten dituzte. Bi upeltegiek filosofia bera dute, bai mahastizaintzan, bai elaborazioan.