Dastatze-saioa
Benito Gómezen Malagako sorterri berezia
Babeslea S.PELLEGRINO Y ACQUA PANNA
Malagako barrualdea eta Rondako mendilerroa San Sebastian Gastronomikara etorriko zaizkigu, Benito Gómezen eta S. Pellegrino eta Acqua Pannaren eskutik.
Nortasun handiko eta presentziazko sukaldaritza batekin, Benito Gómez chefak proposamen gastronomiko berezia finkatu du Malagako leku atipiko batean, probintziako barrualdean. Harrotasunez aurkezten ditu Gómezek Andaluziako produktuak, eta argi erakusten du ondo ezagutzen duela Rondako mendilerroa; eta, horri esker, sustrai andaluziarrak dituen sukaldaritza bat aurkezten du, eguneratuta. Izan ere, Gómez Bartzelonan jaiotakoa den arren, malagarra da bihotzez eta gustuz.
Gastronomia hutsetik haragoko apustua egiten du; nekazaritzako elikagaien proiektua du, bi Michelin izardun bere Bardal jatetxe nagusitik bultzatzen duena. Eta S. Pellegrinok eta Acqua Panna urek hori guztia hobeto ezagutzeko aukera eskainiko digute San Sebastian Gastronomika kongresuaren baitan, chefak marka horrekin sintonian eskainiko duen bazkarian; horrenbestez, Bardal jatetxeko produktuak eta ur-dastatze harmoniatsua elkartuko dira, baita ardo eta cava hautuak ere, Juan Muñoz Espainiako Sommelierren Akademiako lehendakariaren eskutik.