mag

Redzepi, Munk, Narisawa, Atala eta Leo Espinosa Gastronomika kongresuaren 25. urteurrenean egongo dira

 

Kongrasu handien aitzindariaren bi hamarraldi eta erdi hauetan garrantzitsuak izan diren protagonista asko hartuko ditu berriro Kursaal jauregiak. Ángel León, Joan Roca, Eneko Atxa, Elena Arzak, Pedro Subijana, Quique Dacosta, Oriol Castro y Eduard Xatruch, Albert Adrià, Ricard Camarena, Javier Olleros, Diego Guerrero eta Nacho Manzano ageri dira, besteak beste, 25. urteurren honetarako hizlarien zerrendan. 

Gastronomia garaikidearen historiak bere lekua du ezinbestean San Sebastian Gastronomika Euskadi Basque Country kongresuan. Baita haren etorkizunak ere, gastronomia-kongresu garrantzitsuenen aitzindariak historiari helduta jarraitu nahi baitu, abangoardia gastronomikoaren epaila eta partaide izanez. Aurten, urriaren 9tik 11ra, 25. urteurrena ospatuko dugu, ezusteko ugarirekin. Bi hamarraldi eta erdi honetan garrantzitsuak izan diren protagonista asko hartuko ditu berriro Kursaal jauregiak. Baina baita orain lekukoa eskuetan duten eta bide berriak irekitzen ari direnak ere. Eta protagonismo nabarmena izango dute Japoniako eta Amerikako Estatu Batuetako sukaldaritzek. 

Edizio oso berezi baten aurrean gaude: 25. urteurrenekoa. Gertaera pozgarri honek ezinbestean eskatzen du denboraldi luze eta bizi honetan zehar lortutako guztiari begirada bat egitea. Munduko sukaldaritza garaikidearen berezko bidea malenkoniarik gabe egitera gonbidatzen gaitu, gaur egun arte eta Donostiatik Estatuko eta nazioarteko sukaldaritzaren bilakaera markatu dituzten gertaera guztiei balio ematera (molekularretik Europa iparraldeko sukaldaritza berrira, munduko herrialde garrantzitsuenetako leherketa gastronomikoak, terroir bide berriak, zeharkako jasangarritasuneko proiekturik hunkigarrienak…) eta bizi izaten ari garen –eta jarraituko dugun– etorkizuna hemendik, Donostiatik, abiatu zela ospatzera.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren 25. urteurrenari tokatzen zaion mailakoa izango da hizlarien eta parte-hartzaileen zerrenda. Dagoeneko baieztatu dute etorriko direla nazioarteko chef hauek: Rasmus Munk eta René Redzepi (Danimarka), José Andrés (AEB), Leonor Espinosa (Kolonbia), Alex Atala (Brasil), Yoshihiro Narisawa (Japonia) eta Matthew Lightner (AEB). Eta Estatuko chefei dagokienez, hauexek dira Kursaal jauregiko agertokian egongo direla baieztatu dutenak: Ángel León, Joan Roca, Eneko Atxa, Elena Arzak, Pedro Subijana, Mateu Casañas, Oriol Castro eta Eduard Xatruch, Javier Olleros, Albert Adriá, Begoña Rodrigo, Josean Alija, Ricard Camarena, Quique Dacosta, Diego Guerrero, Nacho Manzano, Hideki Matsuhisa eta Artur Martínez. Gastronomiaren edizio honek, gainera, oso omenaldi berezia egingo dio Zuberoa jatetxeari, Hilario Arbelaitzi jatetxearen sukaldaritzaren erreferente izan den aldetik, eta Eusebio haren anaiari, proiektuaren eskuineko eskua izan denari, abenduan itxi baitzuten jatetxea. Kursaal jauregian elkarrekin egongo dira bere sukaldean trebatu ziren izen handienetako batzuk: Maca de Castro, Luis Alberto Lera, Javier Goya, Gorka Txapartegi, Jaime Uz eta Borja Sierra. Eta AMA Tabernako Javier Rivero eta Gorka Rico Madrid Fusión kongresuaren 2023ko Sukaldari Errebelazioaren Sariaren irabazleak ere hizlari modura egongo dira.. 

Pasa diren 25 urte hauek itxaropenei mugarik ez jartzera behartzen gaituzte, beti bezala abangoardia gastronomiko globalean jarraitzera, etengabeko fenomeno berriak erakutsiz eta haiei aurrea hartuz eta, jakina, gure formatua berritzen jarraitzera, garaiekin bat etorriz. Horregatik diseinatu dugu horren berezia den edizio honetarako kongresu-kartografia berritzailea, mende laurden honetan egindako dena aztertzera eta harekin hunkitzera bideratuta dagoena, joera berrien oihartzun-kutxa izatera eta guztia egungo beharrekin bat etorriz erakustera.
Magazine

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco Grup GSR

Erakunde babesleak

GOBIERNO VASCO HAZI Diputación de Gipuzkoa
DONOSTIA SAN SEBASTIÁN FOMENTO DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

Babesleak

ICEX CONSEJERÍA DE AGRICULTURA, PESCA, AGUA Y DESARROLLO RURAL. JUNTA DE ANDALUCIA SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN alimentosdespaña Sabadell Ayuntamiento de Madrid Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE CADIZ BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ ACQUAPANNA S.PELLEGRINO TURISMO PROVINCIA DE CÁCERES FAGOR PROFESSIONAL Lacor La Creme Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA AQUANARIA SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN JOSPER WINTERHALTER Ostras Sorlut ICC Klimer Le noveau chef AIALA CEBANC